XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sendabelarrak beren egiazko tokira ekartzen saiatzen den liburu bat argitara eman da orain dela gutxi Nafarroan, Euskal Ikaskuntza erakundearen eskutik:
Margarita Fernández farmakologoa da egilea.
Liburu hau hasierako liburuki bat besterik ez da.
Oraingo honetan Lesaka inguruko herrietan nola erabiltzen diren belarrak aztertzen da.
Baina epe motzean beste zenbait liburu kaleratuko dira, Nafarroako beste alderdietako zehaztasunak emanez.
Hasteko, hauxe esan behar: liburuxka hau nahiko ezberdina da, besteekin konparatzen badugu.
Batetik, ez dakar marrazkirik ez argazkirik.
Eta bestetik, ikuspegi farmakologikoa hartu da oinarritzat.
Zer da ikuspegi farmakologiko hori? Hauxe alegia: liburuak ez du esaten bakarrik belar horiek zer nolako erabilkera duten Nafarroan.
Honezaz gain, erabilkera hori egokia ala desegokia den agertzen du.
Esate baterako, arto-bizarrak.
Hasteko, belar diuretikorik erabiliena dela esaten digu Fernándezek.
Zertarako, non eta nola erabiltzen den aipatu ondoren, hauxe esaten digu:
Izan ere, hemen, Euskal Herrian, belarrak beren tokian jartzeko garaia da.
Belarrei parre egitea tontoarena egitea da, baina sendabelarzale amorratu bihurtu baino lehen pare bat gauza eduki behar dira buruan.
Bata: sendabelarrek, jeneralean, ez dute inor hilko.
Bestea: ez dute inor hilko baina zenbait kasutan ez dira gauza gaitzak sendatzeko.
Beste adibide batzu.
Orain
Lesaka inguruko herri horietan bi gauzatarako erabiltzen da: diuretikoa bezala eta giltzurrinetako harriak puskatzeko.
Belar honi dagokionez, farmakologo honek nahiko garbi uzten du diuretiko ona dela eta giltzurrinetako gaitz horretarako ez duela balio.
Beste hainbeste gertatzen da erreumarekin.
Gaitz hau osatzeko sendabelar pilo bat erabiltzen da.
Kasu honetan ere, liburuaren egileak bi taldetan banatzen ditu belarrak: alde batetik benetako laguntza ematen dutenak eta bestetik lana eta endredoa besterik ematen ez dutenak.
BERBENA DA ERABILIENAHona hemen zenbait belar lagungarri: gorostia, altza, erramua, osina (asuna, tomatea, sahatsa).
Suspensoa merezi izan dutenak hauexek dira: baratzuria, aza, limoia, malba, pita eta berbena.
Beste aldetik zeintzu diren erabilienak ere agertzen zaigu liburuan.
Gipuzkoan bezala, berbena da gehien erabiltzen dena.
Ranking horretan bigarren postua intsusari dagokio.
Ondoren ustegabeko belar bat dator: c
Zerrenda honetan kamamila ez da kontutan hartzen.
Ez dakigu zergatik.
FERMIN LARREA.